Gazteriako lantaldeko kideek izena eman dute Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 5a, 13:07

Gazteriako lantaldeko kideek izena eman dute Euskaraldia ariketa sozialean, eta beraien jardunean euskararen aldeko hautua egiteko konpromisoa berretsi dute. Izan ere, Gazteriako hezitzaileak uneoro kontaktuan daude herriko haurrekin eta gaztetxoekin, eta 16 urtetik beherakoek Euskaraldian parte hartu ezin badute ere, oso garrantzitsua da haiei ere ariketa honen oinarriak transmititzea. \ \ Gazteria Sailaren helburuetako bat da euskararen normalizazioaren alde aritzea eta haurrei eta gaztetxoei hizkuntzaren balioa helaraztea. Hori dela eta, Euskaraldiaren sustatzaile izatea erabaki dute, beraien helburuekin bat egiten duen ariketa delako. Beraz, gazteria teknikariak, informatzaileak eta ludotekako zein gaztelekuko hezitzaileak Ahobizi izango dira, eta lanean zein kalean lehen hitza euskaraz egingo dute, 11 egunez ez ezik, urteko gainontzeko egunetan ere. \ \ Zuk ere Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu 'izenematea.euskaraldia.eus' webgunearen bitartez edo horretarako jarritako mahaietan.\ \ Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jarriko ditugu mahaiak, 17:00etatik aurrera. Bertan izena emateko aukera izango dute gurasoek zein gainontzeko herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide