Hamar urtean dispertsioak eragindako istripuek ehun ezbeharren langa krudela gainditu dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 13a, 13:32

Joan zen ostiralean, azaroak 9, Karmelo Lauzirika Oribe euskal preso politikoaren lagunek ezbeharra izan zuten etxetik 550 kilometrora dagoen Castello I (Herrialde Katalanak) espetxera bisita egitera zihoazela. Igandean, berriz, Olga Comes Aranbillet euskal preso politikoaren lagun batek istripua izan zuen Leonen (Espainia) dagoen Mansillako espetxean bisita egitetik (360 kilometro) itzultzen ari zela. Lizarra (Nafarroa) inguruan gertatu zen ezbeharra igandean, 16:30ean. Euskal preso politikoaren lagunak autoaren kontrola galdu eta erdibitzailarean aurka jo zuen. Hormigoizko zatia zenez, kolpea gogorra izan zen. Istripuak eragindako kolpe eta haustura arinak artatuak izateko, mediku asistentzia behar izan zuen Olgaren lagunak.\ \ Azpeitiko Sarek oso arduratuta hartzen ditu horrelako berriak, jakin badakigulako urrunketa politika errusiar erruleta bat dela eta edozein asteburutan ondorio atzeraezinak izan ditzakeela. Azpeitian ehun lagun baino gehiago dira presoak bisitatzera joan eta astebururo beren bizitzak errepidean arriskuan jarri beharrean aurkitzen direnak. Hori guztia, haien senideei edo lagunei bisita egiteagatik. \ \ Istripu horiekin, sei dira dagoeneko aurten dispertsio politikak eragindako ezbeharrak; hiru Mariano Rajoy gobernua zenean gertatu ziren, eta azken hirurak Pedro Sanchez gobernu buru dela. Espainiako Gobernuak egungo espetxe politika aldatzeko duen borondate edo hausardia faltak kezkatzen gaitu. Istripuak eta horien ondorioak saihetsi zitezkeen, baina ez dute halakorik egin nahi izan. Horrez gain, Pedro Sanchezek saldutako itxaropen edo aukerak atzean geratzen ari dira; euskal preso politikoen senideen eta lagunen osasunaren eta bizitzen inguruan duten ardura handituz doa, baita ezarritako arriskuena ere.\ \ Konponbidearen bidean, urratsak egiteko garaia dela uste dugu. Orain da presoak herrira ekartzeko bide orria martxan jartzeko ordua.\ \ #OrainPresoak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide