Euskal Herria, harrera herria

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 13a, 15:46

Hazparnen herenegun jazotako bi migratzaileren atxiloketaren harira, Azpeitiko Ernaik ere bere egiten du Aitzinaren irakurketa:\ \ \"Frantziako Gobernuaren migrazio-politika kriminalaren adibide gordina da Hazparnen gertaturiko bi migratzaileren atxiloketa. Irun eta Hendaia arteko mugan pertsona-ehiza erraldoia antolatu ondotik, Ipar Euskal Herrian aterbetuak diren pertsonengana hedatu da errepresioa. Inperialismoak sustaturiko gerla eta pobreziarengatik errefuxiatuak diren pertsonak ilegaltzat jotzen ditu Europak. Zentzu horretan, eskuz esku jarduten dute Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak migratzaileen kanporatze ilegalak gauzatuz.\ \ Migratzaileak Frantziako eta Espainiako estatuen jomugan dauden honetan, elkartasun-sare ugari sortu dira Euskal Herrian, besteak beste, Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimena Bizkaian, Txantxarreka eta Lakaxita gaztetxeen babesa Donostia eta Irunen eta Diakité elkartea Baionan. Nehor ilegala izanen ez den herria eraiki dezagun!\".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide