Apustu etxearen aurka jasotako 1.636 sinadurak lokalean bertan aurkeztu dituzte Elkar-ekineko kideek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 16a, 15:07

Elkar-ekineko kideak apustu etxera bertaratu ziren atzo, osteguna, negozio horren aurka urrian zehar jaso dituzten 1.636 sinadurak lokalean bertan aurkezteko. \ \ Bertako langileekin luze eta zabal hitz egiteko parada izan zuten Elkar-ekineko kideek. Modu horretan, apustu etxeak herritar askoren artean sortu duen kezka eta haserrea helarazi zizkieten hango langileei. Elkar-ekinek bildutako sinadurak apustu etxearen arduradunei emateko konpromisoa hartu zuten bertako langileek.\ \ Era berean, Elkar-ekineko kideek Balentina Agirre plazako lokala barrutik ikusteko aukera izan zuten atzokoan. Apustu etxera bertaratu ziren kideen esanetan, ikaraturik geratu ziren han dauden dozenaka makina ikustean.\ \ Apustu etxearen aurkako borrokarekin aurrera doazela adierazi dute Elkar-ekineko kideek. Horren harira, Elkar-ekinek aurreratu du luze baino lehen beste ekimen baten berri emango duela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide