Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketatan hartu zuten parte, Azpeitian eta Legazpin.\
\
Izarraitzeko alebinek joan den zapatu arratsaldean izan zuten beren ligako bigarren jardunaldia, Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.\
\
Legazpiko jardunaldian, 200 metro bizkar eta 100 metro libre probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×200 libre proba ere izan zuten neskek.\
\
Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Legazpin. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\
\
Bestalde, zapatuan bertan, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik; batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa batean parte hartzen zutela. Hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.\
\
Denboraldia hasi besterik ez da egin eta segi ikasten!\
\
Zorionak eta aupa Izarraitz!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide