Oier Etxeberriak Aita Labururi eskainitako erakusketa, San Telmon

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abenduaren 5a

Atzotik ikus daiteke Donostiako San Telmo Museoan 'Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia', Oier Etxeberria artista azpeitiarrak sortu duen erakusketa. Jose Antonio Laburu Olaskoagak (Bilbo, 1887-Erroma, 1972), Aita Laburu apaizak, XX. mende hasierako aurrerapen teknologikoak eta ezagutza zientifikoa baliatu zituen, besteak beste, erlijioaren bueltako sineskeriak atzera botatzeko; Ama Birjinaren Ezkioko ustezko agerraldiak, tartean. Beste zenbait arlotan ere aritu zen, eta guztietan egindako lana erakusteko haren testuak, filmak, grabazioak edota argazkiak erabili ditu Etxeberriak; Loiolako Santutegiko Artxibo Historikoa izan da, hain zuzen ere, azpeitiarrak dokumentazioa lortzeko erabili duen iturri nagusietako bat.\ \ Otsailaren 22ra arte irekita egongo da erakusketa San Telmoko Laborategian, asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara. Sarrera doan da.\ \ (Argazkia: San Telmo Museoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide