Derbia Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 15a, 13:55

Bihar zita garrantzitsua daukagu Garmendipeko futbol zelaian, Ikasberri eta Lagun Onak futbol taldeen arteko derbia Preferente Mailan. Lagun Onakekoak sailkapeneko goialdean daude, baina gure mutilek ez dizkiete gauzak erraz jarriko, partida borrokatzera irtengo baitira. Beraz, zuen babesa eta animoak ezinbestekoak izango dituzte biharko norgehiagokan!\ \ Gainera, Sakona, Komuntzo etxalde ekologikoa-ren eskutik otarra baten zozketa ere izango dugu.\ \ Gure mutilek aurten etxean jokatuko duten azken partidan gustora hartuko dituzte zuen txalo eta animoak.\ \ #AupaIkas

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide