Bihar, abenduak 24, euskal preso, iheslari nahiz deportatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetan libre nahi ditugula aldarrikatuko dugu. Gabonetan, senide eta lagunen artean izan behar dute, aulki nahiz ohe hutsak betez. Herri honek konponbidea behar du, eta horretarako ezinbestekoa da bi estatuek urratsak egitea. Beste espetxe politika bat martxan jarriz, euskal preso guztiak etxean izatea ahalbideratuko duena.\
\
Bihar 19.00tan plazan elkartuko gara, mahai hutsaren bueltan, hurrengo gabonetan elkartu beharrik izan ez dadin.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide