Olentzerok eta Mari Domingik utzi dituzte lehen opariak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 24a, 18:25

Azpeitiko merkatarien elkartearen eskutik banatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik aurtengo lehen opariak. Izan ere, Bertanek antolaturiko ginakanaren irabazleak zozkatu diztuzte gaur eguerdian. \ \ Herriko etxe guztietara esku-orri bat banatu zen abenduaren hasieran. Esku-orri hori elkarteko sei establezimendu ezberdinetako zigiluekin betez gero, 1.000 euroko erosketa bono bat eta 200 euroko hamar erosketa bonoren zozketan parte hartu ahal izan dute herritarrek. Saridunen izenak Olentzerok eta Mari Domingik atera dituzte haiei egindako harrera ekitaldian. Bertan merkatari elkartearen zozketako 1.000 euroko sari potoloa Ainara Hidalgorentzat izan da. Aldiz, 200 euroko bonoen irabazleak honako herritar hauek dira: Iñaki Martinez, Garazi Altuna, Estibaliz Iriarte, Ana Bastida, Mari Carmen Sarasua, Jone Eizagirre, Balbina Urdalleta, Ainitze Oruesagasti, Mila Otaegi eta Rosario Arocena. Bertanek Hurrengo egunetan banatuko dizkie sariak irabazleei.\ \ Horrez gain, Azpeitiko Udalaren ekimenez, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, Erregetako Zozketa egingo dute Azpeitiko dendetan. Herriko saltokietan kontsumitzean, zenbakidun boletoak eskuratu ahal izango dira. Ondoren, Errege Magoen etorrera ekitaldian, zozketa egingo dute, eta hiru zenbaki saridun aterako dituzte. Zenbaki saritua duten hiru pertsona horiek 500 euroko erosketa bonoa eskuratu ahal izango dute.\ \ Bestalde, abenduren 26an zabalduko ditu ateak Gabon Parkeak. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Izarraitz pilotalekuan izango da eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik abenduaren 26an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an. Sarrera 2euro ordaindu beharko da eguneko. Bertan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek doan eskuratu ahal izango dute. .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide