Datorren zapatuan, abenduak 29, Nazioarteko XXXVI. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkartetik hamabost igerilari joango dira parte hartzera, eta honako proba hauetan lehiatuko dira:\
\
-Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.\
-Asier Ganzarain (2001): 50 tximeleta eta 50 libre.\
-Ixak Gesalaga (2001): 50 tximeleta.\
-Lander Uria (2001): 50 libre.\
-Jurdan Arakistain (2001): 50 libre.\
-Asier Zulaika (2002): 50 tximeleta, 50 bular eta 100 bular.\
-June Zubizarreta (2004): 50 tximeleta eta 50 libre.\
-Intza Odriozola (2004): 50 tximeleta eta 50 libre.\
-Iker Aizpuru (2004): 50 tximeleta, 50 bular, 50 libre eta 200 estilo.\
-Uxue Etxeberria (2004): 50 bular, 100 bular eta 200 estilo.\
-Maialen Aiertza (2004): 50 libre eta 50 bizkar.\
-Nora Uria (2005): 50 tximeleta.\
-Judith Odriozola (2005): 50 bular eta 50 libre.\
-Nerea Urbieta (2005): 50 bular.\
-Maier Lizarzaburu (2005): 50 bizkar eta 100 bizkar.\
\
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 09:30ean hasita, eta 18:00etan izango dira finalak. Txapelketa, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan (50 metro) jokatuko da, eta bertara hurbilduko dira Espainiako igerilari ospetsuenetariko batzuk.\
\
Zorte on!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide