Aldaketak Gaztetxeko Zirko Tailerrean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 28a, 08:46

Jende gehiagorena iritsi asmoz, Azpeitiko Gaztetxeak zabaldu egin du urtarrilaren 3an egingo den Zirko Tailerrean parte hartzeko adin tartea. Izan ere, Gaztetxearen helburua da gaztetxoenek zirkoaz gozatzea bertan parte hartuz. Beraz, 6 urtetik 12 urtera arteko haurrek eta gaztetxoek eman dezakete izena Gaztetxeko Zirko Tailerrean. \ \ Bi orduko ikastaroa izango da, 11:00etatik 13:O0etara, eta ez da ordaindu beharrik izango. Bertan parte hartu nahi dutenek izen-ematea egin behar dute aurrez, azpeitikogaztetxie@gmail.com helbidera mezu bat idatzita, izen-abizenak eta adina zehaztuz. Horretarako azken eguna abenduaren 30a izango da. \ \ Behin tailerra amaituta, arratsalden jarraituko du zirkoak Gaztetxean. Izan ere, 18:30ean irekiko dira Hoi Denk Zirkue! ikuskizunerako ateak, eta 19:00etan hasiko da emanaldia. \ \ Etorri, parte hartu, eta zirkoaz gozatu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide