Zine Ziklo Amorosoaren eta Zine Ziklo Biolentoaren ostean, bueltan dira film emanaldiak Azpeitiko Gaztetxera. Oraingoan, Zine Ziklo Klaustrofobikoa prestatu du asanbladak, eta ostegunean, hilak 17, hasiko da. \
\
Jardunaldiaren barruan lau fim izango dira ikusgai: Deniz Gamseren 'Mustang' (2015), Roman Polanskiren 'La muerte y la doncella' (1994), Sydney Luneten 'Doce hombres sin piedad' (1957) eta Luis Buñuelen 'El angel exterminador' (1962). Emanaldi guztiak ostegunetan izango dira, 21:00etan hasita.\
\
Zine Ziklo Klaustrofobikoaren barruan ikusgai izango diren filmek gauza bat dute komunean: ikus-entzunezko guztiak lokalizazio bakarrean daude filmatuta. Izan daiteke logela bat, etxe bat... Iaz antolatutako zine zikloetan eskainitako filmek ere bazuten loturarik beren artean.\
\
Urtarrila hastearekin batera iragarri zuen Gaztetxeak hilabete honetako agenda. Aldaketak izan dira hitzorduan, eta ondorioz, Zine Ziklo Klaustrofobikoan ere badaude aldaketak. Honako hau da filmen egitaraua:\
\
Urtarrilak 17: 'Mustang'.\
Urtarrilak 31: 'La muerte y la doncella'.\
Otsailak 7: 'Doce hombres sin piedad'.\
Otsailak 14: 'El angel exterminador'.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide