Alberdieneako eraikuntza obrak direla eta, segurtasun arrazoiengatik San Sebastian eguneko eta hilaren 27ko helduen zezeneko arratsaldeko saioetan soka ez dute lotuko, ohi bezala, Gipuzkoanonean. Beraz, Erdikalean atera zezena, eta plazan ibili ondoren, handik zuzenean Errebalera joango dira sokamutilak. Udalak dio Mixikordirako joan-etorrian ez igotzeko Alberdieneako obretako hesietara.\
\
Hona hemen sokamuturraren egitaraua:\
\
Urtarrilak 20 (igandea), San Sebastian eguna\
\
Helduen sokamuturra:\
– 12:00-12:30. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.\
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Arno.\
\
Urtarrilak 27 (igandea)\
\
Txikien sokamuturra eta zezen txikiak:\
– 12:00-13:30. Sokako zezena txikientzat Erdikaletik, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.\
\
Helduen sokamuturra:\
– 16:30-20:00. Herrigunean. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide