Joan den asteburuan jokatu zen Tolosako Usabal igerilekuan Gipuzkoako taldeen arteko Kopa. Izarraitz igeri elkarteko hemezortzi igerilarik –9 neskak eta 9 mutilek– parte hartu zuten lehian; Julen Agirrezabalaga eta Ander Etxabe, arazo desberdinengatik, baja izan ziren azken unean.\
\
Klubean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko Kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Batetik, master mailako hiru igerilarik parte hartzen zutelako (Julen Agirrezabalagak, Haritz Elortzak eta Omar Urbietak). Bestetik, nesken taldea infantil mailakoek bakarrik osatzen zutelako. Gero, igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez zigun hutsik egin. Talde modura lan egin zuten, uretan gogor eta bikain, eta begira zeuden taldekideak igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldiren ostean, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten B mailan; eta mutilek. berriz, laugarren postua maila nagusian.\
\
Lehen jardunalditik, gogor igeri eginez, lehen postua mantentzea lortu zuten gure neskek. Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria eta Judith Odriozola dira taldea osatu duten igerilariak.\
\
Mutilen taldeari dagokionez, aurtengo helburua podiumera igotzea zen. Hala ere, gogor borrokatu arren, azkenean laugarren postua lortuta itzuli ziren etxera. Parte hartu zuten bederatzi mutilen jarrera aipagarria da eta entrenatzailea gustura etorri zen ikusitakoarekin. Haritz Elortza, Omar Urbieta, Pablo Etxeberria, Asier Ganzarain, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Asier Zulaika eta Iker Aizpuru aritu ziren Izarraitz igeri elkartearen izenean Tolosan.\
\
Horiez gain, honako emaitzak lortu zituzten:\
\
- 47 marka pertsonal.\
- Klubeko 9 errekor berri:\
\
- 4×50 libre, 1:42:23 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Asier Ganzarain eta Omar Urbieta).\
- 4×100 libre, 3:45:74 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Omar Urbieta eta Asier Ganzarain).\
- 4×200 libre, 8:19:97 (Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Haritz Elortza eta Joanes Astigarraga).\
- 4×50 estilo, 1:53:17 (Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Omar Urbieta eta Pablo Etxeberria).\
- 4×100 estilo, 4:08:36 (Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Omar Urbieta eta Pablo Etxeberria).\
- Joanes Astigarragak (100 bizkar), 1:01:32 denborarekin, absolutuen errekorra.\
- Uxue Etxeberriak (50 bular), 37:18 denborarekin, 15 urtekoen errekorra.\
- Uxue Etxeberriak (100 bular), 1:18:68 denborarekin, 15 urtekoen errekorra.\
- Uxue Etxeberriak (200 bular), 2:46:56 denborarekin, 15 urtekoen errekorra.\
\
Zorionak guztiei eta segi lanean!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide