Irungo Harrera Sareak antolatu eta Gipuzkoa osoko hainbat kolektibok eta herritarrek babestu duten manifestazioarekin bat egin du Elkar-ekinek, eta bertara joateko kotxeak antolatu ditu. Zapatuko 15:30erako jarri dute hitzordua Etxe Zuri tabernaren aurrean. Manifestazioa, berriz, 17:00etan abiatuko da Ficobatik.\
\
Pertsona migratzaileek harrera duina izateko duten eskubidea aldarrikatuko da mobilizazioarekin. Irunen 5.000 pertsona baino gehiagori egin diete harrera azken hilabeteetan, eta erakundeen utzikeria agerian gelditu da momentu askotan. Manifestazioarekin, Euskal Herria harrera herria izan dadila eskatzeaz gain, pertsona horiek Euskal Herrian dauden bitartean duintasunez bizi daitezen dituzten ardurak betetzeko eskatuko zaie erakundeei.\
\
Gai horri loturik, 'Gerra hemen hasten da' dokumentala emango du Elkar-ekinek otsailaren 13an, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Bestalde, martxoaren 21era begira ere ekimen ezberdinak antolatuko ditu taldeak, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela eta.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide