Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Sebastian jaiak bukatu badira ere, etzi, igandea, zezen txikiak eta sokamuturra izango dira. Goizean, umeentzako sokamuturra eta zezen txikiak izango dira. Hain zuzen ere, 12:00etan sokako zezena aterako da Erdikaletik, eta 13:00 arte zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Arno ganadutegiko zezenak izango dira goiz eta eguerdiko egitasmoetan.
\
\
Arratsaldean, berriz, helduen sokamuturra izango da. 16:30ean hasita, herrigunean izango da, 20:00 arte, eta Bergarako Zezenak ganadutegikoak izango dira sokamuturrean aterako dituzten zezenak.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide