Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko otsailaren 5a

Joan den asteburuan, otsailaren 2an eta 3an, alebin mailako Igeriketako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak honako igerilari hauek izan ziren: Mikel Etxeberria, Julen Artetxe, Elene Sudupe, Elene Ruiz Argandoña, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.\ \ Izarraitzekoek txapelketa oso ona egin zuten. Aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Bergarako txapelketan. Ziortza Beistegi entrenatzailea \"oso gustura\" gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ - Elene Sudupek, alebin nesken sailkapen orokorrean lehen postua.\ - Urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko hiru domina lortu zituzten bakarkako probetan.\ - Igerilari gehienek marka pertsonalak lortu zituzten proba askotan.\ - Udako Euskal Herriko alebin txapelketarako gutxienekoak.\ \ Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide