Zapatuan, otsailaren 9an, Ikasleen Igeriketa Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta kimuentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko bigarren topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.\
\
Honako hau da ordutegia:\
\
• LH4ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.\
• LH3ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.\
• LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.\
\
Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.\
\
Animo eta zuen zain gelditzen gara!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide