Apustu etxearen aurrean bosgarren ostegunez jarraian batu ziren herritarrak atzo arratsaldean. Elkar-ekinek antolatu eta herriko hainbat talde eta kuadrilla parte hartzen ari den ekimenak bosgarren astea bete zuen atzokoan. Eremu ezberdinetan lanean diharduten herritarrak bildu ziren apustu etxearen aurrean, eta eskuorriak banatu zizkieten bertatik igarotzen ziren herritarrei.\
\
Atzokoa egun berezia izan zen, 16 urteko gazte batek apustu etxean inolako kontrolik gabe apustu egin dezakeela erakusten duen bideoa kaleratu zelako. Elkar-ekinek datorren astean egingo du gertaera honen gaineko balorazioa.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide