Kandido Mitxelena zenari aitortza egin zion asteazkenean Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak, urtero ospatu ohi duen galan. Izarraitz Igeri Elkarteko eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioko presidente ohia izan zen Mitxelena, eta haren senitartekoak izan ziren oholtza gainean oroigarria jasotzen.\
\
Otsailaren 13an, joan zen asteazkenean, ospatu zuten GKFEk Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Kirol Federatuaren gala, Donostiako Aquariumean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide