Xabier Arzalluz (Azkoitia, 1932) politikari jeltzale historikoa hil zen atzo, osteguna, 86 urte zituela. Bi arotan izan zen azkoitiarra Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea: 1980tik 1984ra eta 1987tik 2004ra. Euskal politikagintzako pertsonarik ezagunenetakoa izan da Arzalluz. EAJren urterik kritikoenetan izan zen buruzagi; izan ere, Eusko Alkartasunaren eszisioan berak zuzendu zuen alderdi jeltzalea.\
\
Azken urteetan politikagintza aktibotik urrunduta izan da Arzalluz. Dena den, azkoitiarra hainbat lekutan agertu da publikoki. Azken aldi horietako bat Loiolan izan zen; hain zuzen ere, San Inazio Bigarrenez, abuztuaren 1ean, Azpeitiko Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek egiten duten korporazioa ikusten izan zen Loiolako zabalgunean. Bertan, Markel Olano ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea agurtu zituen. (Irudian, Arzalluz eta Olano agurtzen)\
\
Arzalluzen heriotzari buruzko albistea honako lotura honetan irakur daiteke: https://urolakosta.hitza.eus/2019/02/28/xabier-arzalluz-politikari-jeltzale-azkoitiarra-hil-da/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide