Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko hirugarren etapa egingo dugu martxoaren 16an, larunbata. Iurreta eta Otxandio artean egingo dugu txangoa, GR-38 ibilbidean barrena. Guztira, 21,5 kilometroko ibilaldia egingo dugu.\
\
Autobusa 08:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik, eta handik Iurretara joango gara. Iurretara iristean, GR-38 ibilbidean sartuko gara, eta Durango gurutzatuta, Etxano eta Izurtza auzoak igarota, Mañariara iritsiko gara. Handik Urkiolarako igoerari ekingo diogu; igoeran, hamabost minutuko geldialdia egingo dugu, hamaiketakoa egiteko (norberak eraman beharko du bere mokadua).\
\
Urkiolara iristean, hamabost minutuko geldiunea egingo dugu, eta handik Otxandio aldera abiatuko gara. Bidean 30 minutuko geldialdia egingo dugu, bazkaltzeko (otordua norberak eraman beharko du). Otxandiora 16:00-16:30 alderako iristea aurreikusten dugu, eta han atsedenalditxo bat eginda, Azpeitira iristeko autobusa hartuko dugu.\
\
Dagoeneko eman daiteke irteerarako izena, bai elkarteko tabernan, bai Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean. Martxoaren 14a, osteguna, izango da irteerarako izena emateko azken eguna. Bazkideen zortzi euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, hamar euro.\
\
Ibilaldiaren gaineko informazio osatua, 'www.lagunonakmb.org' webgunean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide