Hasi instrumentuak afinatzen edo desafinatzen, hasi abestiak aukeratzen eta zertaz mozorrotu pentsatzen, badator eta Azpeitiko Gaztetxearen Bertsio Gaua.\
\
Aurten, apirilaren 13an, zapatua, izango da Gaztetxeko kideek antolatutako Bertsio Gaua. Aurretik, baina, eguneko xehetasunak lotzeko eta gaua prestatzeko bi bilera ireki egingo ditu Gaztetxeak. Aurrenekoa martxoaren 27an izango da, 19:00etan hasita. Garrantzitsua izango da Bertsio Gauean parte hartu nahi duten lagunak bilerara joatea, erabakiak elkarrekin hartzeko. \
\
Animau, eta atea zaratie!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide