José Luis Morán-ek irabazi du 2019ko Gau-Txori rallya\
\
Atzo asteartea, martxoak 12an bildu zen rallyko epai-mahai puntuatzailea, Carlos Mediavilla, Carlos de Cos eta Valen Garcia-k osatua, azken hau Azpeitiko Argazki Elkartekoa. Eta aurtengo Gau-Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia eman zuten:\
\
· Bilduma onena: José Luis Morán (Barakaldo)\
· 2. sailkatua: Fernando García Chouza (Urnieta)\
· 3. sailkatua: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia)\
\
Azpeitiko, lehen sailkatuaren saria (ez saritua), Iñaki Etxenagusia -rentzako izan da.\
\
Argazki rallyko sari banaketa larunbat honetan, martxoak 16, arratsaldeko 18:30tan izango da, oraingo honetan Basozabal Jauregian. Denok zaudete gonbidatuta.\
\
Zorionak guztioi eta larunbat arte.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide