Uxue Etxeberria igeriketako Espainiako neguko infantil txapelketan lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko martxoaren 14a

Gaur hasi eta igandea bitartean, infantil mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Gijonen.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria igerilariak eta Isaac Pousada entrenatzaileak animoz beteta bidaiatuko dute gaur bertan Asturias aldera.\ \ Gijonen jokatuko den txapelketan, Etxeberriak 100 bular eta 200 bular probetan hartuko du parte, eta ziur duen guztia emango duela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.\ \ Zorte on eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide