Ekaitz Garmendia azpeitiarra Su ta Gar taldearekin arituko da

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 20a, 11:34

Eibarko Su ta Gar taldeak ordezko bat bilatu behar izan du martxoaren 23an Irisarrin (Nafarroa Beherea) eskainiko duen kontzerturako. Ekaitz Garmendia azpeitiarrak (Legen Beltza, Extinction) Xabi Bastidaren (gitarra) lekua hartuko du. Bastidak duela egun batzuk min hartu zuen eskuan, eta ezin izango du denbora batean gitarra jo. Haren lekukoa hartuko du Azpeitiko gitarrajotzaileak.\ \ Su ta Gar taldeak eskerrak eman dizkio Garmendiari \"horren denbora laburrean\" errepertorioa ikasteagatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide