Eguraldi bikainarekin 12 lagun bildu...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 24a, 10:11

Eguraldi bikainarekin 12 lagun bildu ginen 8:00 tan Tolosa aldera abiatzeko.\ \ Bertatik hospital ondotik gora Izaskun auzora. Uzturreko gurutzea denbora guzian begien aurrean. Bidean aurrera eginez tontorrerako malda gogorrenak. Hala ere ikuspegi zoragarriez gozatuz errezaga egin genuen igoera. 10:20 alderako gurutze azpian.\ \ Mokadu bat egiteko parada ondoren. Indarberrituta ibilaldian aurrera. Irurarako jeitxiera geratzen zen. 12.45 ingururako Iruran ginen 13,5 km osatuta.\ \ Erropak aldatu eta autobusean Asteasura, bertan trago bat hartu eta Sarasola Sagardotegian ginen 14:15 ingururako.\ \ Sagardotegia guztiz beteta, giro paregabea. Txotx, mokadutxoak, irriak, dantza... arratsaldea honela pasa genuen.\ \ 18.30 aldera herrira itzulera. \ Argazki eta bideo guztiak ikusteko:\ https://flic.kr/s/aHsmwQQF63

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide