\"Zientzia ikuspegi batetik nabaria da, egitateak ukaezinak dira, eta guretzat onartezina da gure seme-alaba eta bilobek guk geuk sortu dugun aurrekaririk gabeko hondamendi baten ondorio latzak jasan beharra izatea. (...) Gure gobernua ere konplizea da guzti honetan, zuhurtziaren printzipioari uko egin baitio eta ez da gai izan aitortzeko baliabide mugatuak dituen planeta batean hazkunde ekonomiko mugagabe bat aurrera eramatea ezinezkoa dela. Gobernu batek herritarrak edozer motako erasoetatik babesteko eta ondorengo belaunaldien etorkizuna bermatzeko duen ardura nahita indargabetzen duenean, bere betebehar oinarrizkoenari uko egiten dio.\
\
'Gizarte hitzarmena' hautsi da, gure eskubidea eta betebehar morala da gobernuaren utzikeria eta bere eginbeharrak ez bete izan hau saihestuaz bizitza babestera altxatzea.\
\
Horregatik ematen diogu gure babesa Extinction Rebellion-i, 2018ko urriaren 31tik aurrera. Erabat babesten ditugu gobernuari egiten zaizkion eskakizunak egia gordina konta diezaien herritarrei. Dei egiten dugu Herritarren Batzar bat osatzeko, zientzia komunitatearekin batera lan egin dezan, nabariak diren gauzetan oinarriturik eta zuhurtziaren printzipioarekin, gauzagarria den larrialdi plan bat garatu dezan, ekonomiaren erabateko deskarbonizazio azkar baterako\".\
\
Horrela dio iazko urrian ehun bat adituk Britania Handian sinatu zuten dokumentuak.\
\
Bertan sortu eta mundu osoan hedatuz doan mugimendua: https://xrebellion.org/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide