Venezuelako egoera aztergai, apirilaren 3an Sanagustinen izango den solasaldian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 26a, 15:47

Venezuelan azken hilabeteetan gertatzen ari denaz hausnartzeko, Askapenak eta Elkar-ekinek hitzaldia antolatu dute. Saioan, Izaskun Goienetxea Askapenako kidea ariko da hizlari lanetan. Goienetxea Venezuelatik itzuli berria da, eta hango egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du azken asteotan. Venezuelako egungo egoeraz, han gertatzen ari denaren nondik norakoez eta gertaera horien atzean dauden interes ekonomikoez nahiz politikoez hausnartzea da hitzaldiaren xedea.\ \ Solasaldia apirilaren 3an izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide