Apirilaren 13an, larunbata, egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko laugarren etapa. Bizkaian hasi eta Araban bukatuko da etapa hori, Otxandio eta Urbina herriak lotuz; 18 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.\
\
08:00etan anbulatorio aurrean hartuko dugu autobusa, Otxandiora joateko. Otxandiotik, GR-38a hartuta, Albinako urtegi aldera joango gara; bertan egingo dugu hamaiketakorako hamabost minutuko geldialdia; norberak eraman beharko du jatekoa. Aurrera eginda, Legutiotik igaro eta Urbinara iritsiko gara. Urbinan bertan bazkalduko dugu; antolatzaileek edaria eramango dute, sagardoa, ardoa eta ura. Bazkalostean, 14:30-15:00 aldera, abiatuko gara Azpeiti aldera.\
\
Otxandio-Urbina ibilaldia egin nahi dutenek zabalik dute jada izen-ematea. Apirilaren 11rako eman behar da izena, elkartearen tabernan edo webgunean. Lagun Onak MBko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, 15.\
\
Informazio gehiago:\
www.lagunonakmb.org
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide