Martxoan ere, argiarekin jolasten jarraitu behar izan zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek; hain zuzen ere, kontra-argiarekin aritu ziren lanean. Teknika hori erabiltzean, kamerak argira jotzen du zuzenean, eta horrek, askotan, iluntasunaren eta argitasunaren arteko kontrasteak sortzen ditu.\
\
Argazki denak ikusi eta bozketa egin ondoren, honako hauek izan dira lehen postuetan gelditu diren argazkilariak: lehenengoa, Iñigo Olarte; bigarrena, Julian Ruiz; eta hirugarrena, Iñaki Aranburu.\
\
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Lehen hiru argazkiak, berriz, honako lotura honetan ikus daitezke: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide