Zapatismoaren inguruko hitzaldia izango da datorren astelehenean, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 6a, 09:16

Lumaltik eta Elkar-ekin taldeek elkarlanean antolatu duten zapatismoari buruzko solasaldian Rosa Estela Rodriguez ariko da hizlari lanetan. Fray Bartolome de las Casas-eko Giza Eskubideen bulegoko kidea da Rodriguez, eta azken urteotan Txiapasen (Mexico) eman diren eskubideen urraketak gertutik ezagutzen ditu. 25 urte beranduago zapatismoak bizi duen egoeraren inguruan arituko da. Horrekin batera, Lumaltik-eko kideek urtero antolatzen dituzten brigaden inguruko informazioa emango dute.\ \ Hitzaldia maiatzaren 13an, astelehenez, izango da, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide