Ilunpe pilota elkarteak joan zen astean egin zuen hainbat sariren zozketa. Hain zuzen ere, Sanagustin kulturgunean gauzatu zuten saldutako boletoen zozketa, eta 15.805 izan zen zenbaki saritua. Juanita Odriozolak zuen zenbaki hori duen txartela, eta, beraz, hark irabazi ditu Buruz Buruko Pilota Txapelketarako lau sarrera, lau lagunentzat afaria Loiola hotelean eta 1.200 euro esku dirutan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide