Denboraldiaren amaiera\

Erabiltzailearen aurpegia \N

Denboraldiaren amaiera\ \ Irudian ikusten den moduan denboraldiaren amaierara iritsi gara. Aste honetan jokatuko duen talde bakarra infantil neskena izango da eta denboraldia amaitzeko Anaitasunaren aurkako derbia izango dute.\ \ Erregional mutilek atsedena du aste honetan, baina ligako azken partida izango dute beraien taldeko gainerakoek. Beraz, hauek ere preferenteko mutilek bezala lehengo astean eman zieten bukaera.\ \ Aurtengoa amaitu bada ere, burubelarri gabiltza datorren denboraldiari begira, beraz, adi ibili laister izango baituzue informazio gehiago.\ \ #AupaIkas

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide