Marea Urdinak partaide berrientzat kanpaina martxan jarri du

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 23a, 07:52

Marea Urdina ekimenak bizirik jarraitzen du, eta helburu zabalagoak ditu orain.\ Orain arte, Marea Urdina ekimen arrakastatsu baten izena zen: autismoa duten pertsonen errealitatearen inguruan gure komunitatean sentsibilizazioa pizteko helburuarekin 2018ko uztailean Gipuzkoako kostaldea igerian zeharkatu zuena.\ \ Urola bailaran aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bizitzako esparru guztietan bultzatu nahi duen elkarte bat bihurtu da Marea Urdina.\ \ Horretarako, Udaleko Gizarte Zerbitzuei, anbulatorioko pediatrei, ikastetxeetako orientatzaileei... elkartearen berri ematen duten triptikoak eman dizkiegu, aniztasun funtzionala duten pertsonekin edo horien senitartekoekin dituzten harremanen bidez, gure berri emateko.\ \ Honako hauek dira orain arte hartu ditugun ekintza-ildoak:\ \ - Udalekin eta beste talde eragileekin elkarlanean hastea udal instalazioen irisgarritasun fisikoa hobetzeko.\ \ - Udalekin elkarlanean hastea, zerbitzu publikoen zein pribatuen irisgarritasun kognitiboa hobetzeko.\ \ - Beste elkarte batzuekin batera, kirol, kultura eta aisialdi ekintzetan aniztasun funtzionala duten pertsonen parte hartzea bultzatzea.\ \ - Aniztasun funtzional mota guztiak ikusgai egitea.\ \ - Pertsona kuttun batek funtzionaltasun desberdina duela jakitea, onartzea eta egoera nola kudeatu daitekeen partekatzea.\ \ Ziur gaude gure elkartera kide berriak hurbiltzeak oraindik antzeman ez ditugun behar berriak ikusaraziko eta denontzako onuragarriak izango diren ekintza ildoak irekiko dizkigula.\ \ Edonork izan dezakegu funtzionaltasun anitza istripu baten edo gaixotasun baten ondorioz, eta egoera berri horretatik eratortzen diren behar berriei erantzutea ez da erraza. Horretan lagundu nahi dugu, eta horregatik, Urola bailarako aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek eta haien familiek Marea Urdina ekartea ezagutzea nahi dugu.\ \ Gure helburu bakarra gure ingurua guztiontzako atseginagoa eta inklusiboagoa izatea da. Hori lortzeko balio dezakeen edozein motatako ekarpenak jasotzeko irrikatan gaude (ametsak, ideiak, proiektuak...). Horregatik, gure ateak irekita daude helburu hori bere egin nahi duen edonorentzat, eta gure komunitatea atseginagoa eta xamurragoa egin dezakeen edonork ekar ditzakeen ekimenak gure egiteko prest gaude.\ \ Agur bero bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide