Krisiaren Seme-alabak kolektiboaren aldeko elkartasun kontzertuak, zapatuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 23a, 09:34

Elkartasuna da gure motorra, eta elkartasuna izangoa da protagonista zapatuan, Gaztetxean. 22:00etatik aurrea, Azpeitiko Gaztetxean hasitako Istilu taldea, Ordiziko Bake Faltsua taldea, eta Aztakolen eta Langostin Xaoren 'pintxadie' izango dira. \ \ Krisiaren Seme-alabak kolektiboak Esklabetako ezker hegalean martxan jarritako proiektu sozial komunitarioari bultzada emateko kontzertuak antolatu ditugu. Bertan lortutako irabaziak Krisiaren Seme-alabak taldeak eramango ditu, auzolanean proiektua gorpuzten jarraitu ahal izateko. Izan ere, esku artean duten egitasmoa gauzatzeko lan asko egin behar da oraindik. Bono laguntzak eta itxulapikoak egongo dira, nahi duenak ahal duen ekarpena egiteko.\ \ Saretzeak bakarrik salba gaitzake. Sistema kapitalistaren aurrean, gune autogestionatuak defendatzea dagokigu. \ \ Zapatuan Gaztetxean ikusiko dugu elkar!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide