Gero eta modernizatuagoak ditugu inguruko jolas-parkeak. Parkeak itxuraldatzeko lanetan gogor ari dira zenbait lagun, eta jolasa zein ikerkuntzarako umeentzako topagune ezin hobeak bilakatzen dira leku horiek. Argi dago gaur egungo beharretara egokitzeko eta beharrezkoak diren aldaketak barneratzeko lanean ari direla batzuk, baina... jolas-parkeen diseinu berritzaile hauetara dedikatzen direnek zein ume mota dituzte buruan? Argi dago neurotipikotzat ditugun umeak direla eredu bakarra. Eta ez al dute bada haur guztiek jolasean espazio berberak partekatzeko eskubidea? Parke inklusiboak izan ahal izateko, ikuspegi zaharkitua dute parke berritzaile itxura duten horiek.\
\
Bestela jarri zuen burua gurpildun aulki batean eta saiatu parke horietan jolasten, besteak beste.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide