Apustu makinak dituzten tabernetan gutunak banatu ditu Elkar-ekinek, hausnarketara gonbidatuz

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 29a, 10:12

Apustuen inguruko kontzientziazio lanarekin jarraituz, herriko tabernetan dauden apustu makinen inbentarioa egin eta aurkeztu zuen Elkar-ekinek maiatzean (hemen, albistearen lotura: https://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin/1557908722). \ \ Hau izan zen inberntarioaren emaitza:\ \ - 67 lokal (kafetegi, taberna eta jatetxe). 26 lokal dira makinak dituztenak, batzuetan bat baino gehiago. Guztira, 33 makina.\ - Apustu etxean, 21 makina.\ - Guztira, 54 apustu makina daude Azpeitian.\ \ Hurrengo pausoa beraien lokaletan makinak dituzten tabernariekin harremanetan jartzea izan da. Azken egunetan hainbat tabernatatik pasatu gara Elkar-ekineko kideok, egiten ari garen kanpainaren berri emanez eta gutun bat utziz. Giro onean joan dira elkarrizketa horiek. \ \ Honakoa da Elkar-ekinek tabernetan banatu duen gutuna:\ \ Kaixo Azpeitiko ostalari hori,\ \ Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Elkar-ekin taldeko kideok apustu etxearen aurkako dinamika bat jarri genuen martxan duela urtebete inguru.\ \ Izan ere, honelako lokal baten irekierak gure herrian izan zitzazkeen ondorioak asko kezkatzen gintuen. Krisi garaietan, okerren daudenen esperantza bilakatzen da apustua, etsipen horretan dena galtzeraino, apustu etxeen atzean dauden enpresek dirutzak ateratzen dituzten bitartean.\ \ Azken datuen arabera, 4 gaztetik 1ek ludopatia zantzuak ditu; honen ondorio larrienak lehenengo pertsonan ezagutzeko aukera izan dugu, gure herriko hainbat lagunen esperientzia ilunak entzunda.\ \ Argi izan arren gure helburu nagusia apustu etxea gure herritik bidaltzea dela, apustu makina ezberdinak dituzuen ostalariak ere arazoaren larritasunaz jabetu eta kontzientziazio lan honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.\ \ Jakitun gara, noski, apustu makinek diru sarrera bat suposatzen dutela zuen negozioetan. Hala ere, asko dira makinarik gabe diharduten tabernak, eta badira hauen ondorioez kezkaturik makina kentzeko erabakia hartu dutenak ere.\ \ Eskutitz honen bitartez, apustu makinek sor ditzazketen etorkizuneko arazoei aurre hartu eta zuen alea jartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, beste batzuen bideari jarraiki, zeuen makinak ere tabernatik kenduz.\ \ Hala erabakiz gero, gurekin harremanetan jartzea eskatuko genizueke; hilabete batzuen barruan datuak publiko egingo ditugu, apustu makinarik gabeko herri baten aldeko dinamika hauspotuz.\ \ Bide honetan elkar ikusiko garelakoan, mila esker arretagatik eta ondo segi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide