Zer da?\
\
Marea Urdinak egiten duen aitorpen edo errekonozimendu bat da.\
\
Nori emango diogu?\
\
Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egiten duten orori (elkarte/talde/egoitza/denda...), 'Marea Urdina naiz\" eranskailu edo pegatina bat emango diogu bere egoitzaren sarreran jar dezaten.\
\
Zer esan nahi du?\
\
Horrela, aniztasunaren lagun direla adieraziko dute, eta behar bereziak dituzten pertsonak aurrez jakingo dute toki horretan ongietorriak direla. Aurrekoaz gain eta errekonozimendu bezala, Marea Urdinetik aniztasunaren lagun izatearen ziurtagiriarekin sarituko ditugu.\
\
Bertan aniztasunaren laguna izateak dakarkien inklusibitatearen dekalogoa zerrendatuta dago, eta ziurtagiriaren jabea, nolabait, hori errespetatzera konprometitzen da.\
\
Zer egin behar da ziurtagiria lortzeko?\
\
Zure elkarte/talde/enpresan ondorengo galdera egin behar duzu: \"Eta gu zer egiteko prest gaude inklusioaren alde?\". Erantzuna aurkitzen duzunean, jar zaitez gurekin kontaktuan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide