Bihar irekiko dute, Betharram aretoan, Irurena Group argazki lehiaketaren erakusketa. Irurena Group enpresaren 50. urteurrena bete dela eta, Azpeitiko Argazki Elkartearekin batera argazki lehiaketa bat antolatu du. Pablo Perezek irabazi du lehiaketa hori.\
\
Bihar hasiko den erakusketan, lehiaketan sarituak izan diren hamar argazkilarien 60 argazki sarituak ikusi ahal izango dira. Erakusketa hilaren 22a arte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.\
\
Erakusketa irekitzearekin batera, bihar bertan, 13:00etan, banatuko dituzte lehiaketaren sariak. Sari banaketa, ordea, Basazabal jauregian egingo dute, ez Betharramen. Sariak banatzeaz gain, argazkien proiekzioa ikusteko aukera izango da Basazabalen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide