93 laguneko taldeak egin du GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 6. etapa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 16a, 10:36

93 laguneko taldeak egin genuen atzo, zapatua, GR-38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 6. etapa. 08:00etan autobusa hartu eta Estibalitzera abiatu ginen. Aurretik Ia 24 kilometro genituen aurretik, eta 09:15 inguruan ekin genion ibiltzeari.\ \ Villafranca de Argandoña eta Andollura atzean utzi eta Gasteizko mendietako basoan sartu ginen. Baso ederra pasa eta gero, 11:30 inguruan egin genuen eguneko lehen geldialdia, indarrak berreskuratzeko asmoz. Berriro ibiltzeari ekin genion, eta berehala ginen Okinan.\ \ Eguraldi bikaina genuen, oskarbi zegoen eta tenperatura egokia zegoen ibiltzeko. Okina auzoa atzean utzi eta izen bereko Haitzarte aldera jo genuen. Errekatxoa, ur jauziak... Ibili oso erosoa eta polita zen. Berehala sartu ginen Treviñuko lurretan.\ \ Haitzartea atzean utzi eta Saseta auzora jo genuen gero. Han egin genuen eguneko geldialdi nagusia, eta bazkaltzeko baliatu genuen atsedenaldia. Gero, berriro ibiltzeari ekin behar. GR-38ko errail zuri gorriei segika Pariza auzora iritsi ginen. Eguneko ibilia bukatzeko hiru kilometro geratzen ziren, distantzia horretara baitzegoen Albaina.\ \ 16:00ak inguruan talde osoa Albainan ginen ibilaldi zoragarria burutu eta gero. Autobusak bertan genituen zain, eta 16:30 ingurura arte auzoa ezagutzeko edota tragoren bat hartzeko aukera izan genuen. Behin ordua iritsi zenean, autobusean herrirako bidea hartu genuen, eta 18:10 aldean ginen Azpeitian. \ \ GR-38 Ardoaren eta Arraianren Ibilbideko zazpigarren etapa irailean egingo dugu, Albaina eta Guardia artekoan.\ \ Honako lotura honetan ikus daitezke seigarren etapako argazki guztiak:\ https://www.flickr.com/gp/137493196@N08/c1Psd1

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide