Asteburu oparoa Izarraitz igeri elkartearentzat

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 19a, 17:15

Joan zen asteburuan, Izarraitzeko kideek hainbat txapelketatan parte hartu zuten, eta elkartea oso harro dago horrelako parte hartzaileak taldean izatearekin. \ \ Izarraitz taldeko Iker Aizpuru Udako Igeriketa Egokituko Espaniako Txapelketan izan zen Tenerifen (Kanariar Uharteak). Isaac Pousada entrenatzailearekin joan zen lehiara, eta orokorrean, emaitza onak lortu zituen. Gainera, ikastaro ezin hobea izan du Tenerifeko txapelketa. Honako hauek izan ziren haren lorpen esanguratsuenak: 50 metro estilo librean, 41. postua; 100 metro estilo librean marka pertsonala eta 30. postua; eta 50 metro tximeleta estiloan marka pertsonala eta 15. postua. Aldiz, 50 bular estiloan eta 200 estilo probetan baja izan zen belauneko minagatik.\ \ Kimu mailako Elene Sudupe Pauko (Frantzia) Nouvelle Aquitaine txapelketan aritu zen Gipuzkoako selekzioarekin. Sariketa, Stade Nautique igerilekuan jokatu zuten (50 metrokoa) zapatuan eta igandean, lau jardunalditan banatuta. Elenek lortutako emaitzak eta denborak honako hauek izan ziren: 100 metro estilo librean, 1:06:90; 200 metro estilo librean, 2:26:51; 400 metro estilo librean, 5:13:31; 100 metro bizkar estiloan, goizean 1:16:67 eta arratsaldeko finalean 01:15:99 eta hirugarren postua; eta 200 metro bizkar estiloan, goizean 2:41:98 eta arratsaldeko finalean 2:40:42 eta laugarren postua. Sudupe gustura itzuli zen etxera, egindako lanagatik eta bizi izandako esperientziagatik.\ \ Horrez gain, infantil, junior eta absolutu mailetako kirolariek XXX. San Juan Saria jokatu zuten Eibarko Ipurua igerilekuan. Sariketa bi kategoriatan banatuta jokatu zuten: infantilak A kategoria eta juniorrak eta absolutuak B kategoria. Igerilari guztiek lau probatan parte hartu zuten: 50 metro libre, 50 metro tximeleta, 50 metro bular eta 50 metro bizkar, eta lau proba horietako denborak batutako sei onenak 200 estilo proba egin behar izan zuten.\ \ Gure taldeko igerilari hauek lortu zuten finaletan sartzea: A kategorian, nesketan, Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk eta Intza Odriozola; B kategorian, nesketan, Maialen Sudupek; eta B kategorian, mutiletan, Iñaki Etxeberriak eta Asier Zulaikak. 200 metro estilotan Uxue Etxeberriak eta Iñaki Etxeberriak lehen postua lortu zuten, eta Maialen Sudupek eta Asier Zulaikak bigarrena. Bukatzeko, 100 metro estilo mistoko proba jokatu zuten eta Izarraitz taldeko Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaikak, Maialen Sudupek eta Uxue Etxeberriak lehen postua eskuratu zuten.\ \ Bestalde, MDKswin itsas zeharkaldia izan zen asteburuan Mundakan (Bizkaia), eta bertan izan zen gure master mailako igerilari taldetxo bat. Sasoi honetan ura nahiko hotza egoten da, eta horregatik, neoprenozko jantziarekin parte hartu zuten; ia igerilari gehienak horrela irten ziren igerialdia egitera. Gure kirolariak nahiko ondo ibili ziren. Hala ere, probak hobeto egiteko ilusioarekin eta indarrarekin bueltatu ziren etxera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide