2018ko 12x12 barne lehiaketaren emaitzak erakusteko lehen erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean.\
\
Oraingo honetan, Sanagustinera joaten diren guztiekk iazko lehen bost hilabeteetan lehiaketan lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazki horien egileak: Iñaki Etxenagusia, Valen García, Iñigo Olarte, Juan Mari Ibarzabal, Mikel Cagigal, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Juan Carlos del Pozo eta Alberto Beloki.\
\
Erakusketa uztailaren 1a arte egongo da ikusgai.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide