Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 27a, 23:12

Asteburu honetan lau txapelketatan parte hartuko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kideek: Tolosan, Madrilen, Bartzelonan eta Lekeition. \ \ 1. Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketa, Tolosan.\ \ Ostiralean, zapatuan eta igandean, infantil eta alebin mailetako igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak, 17:00etan. Azpeititik hamabi igerilari joango dira Tolosara: \ \ • Infantilak: Uxue Etxeberria, Intza Odriozoloa, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Judith Odriozola eta Iker Aizpuru.\ • Alebinak: Elene Sudupe, Anne sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta eta Julen Artetxe.\ \ 2. Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin, Madrilen.\ \ Gipuzkoako selekzioarekin Madrilen jokatuko den XIV Circuito Open Comunidad de Madrid sarian izango dira Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe.\ Honako proba hauetan parte hartuko dute:\ \ • Iñaki Etxeberriak 100 libre, 50 tximeleta, 200 libre eta 50 libre.\ • Maialen Sudupek 50 bizkar, 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 tximeleta.\ \ 3. 92. Travessia al port de Barcelona itsas zeharkaldia, Bartzelonan.\ \ Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Julen Agirrezabalaga Bartzelonako portuan jokatuko den itsas zeharkaldian izango dira. Bartzelonako proba Ur irikietako Espainiako Kopako proba da eta gureek 3.000 metroko proban parte hartuko dute.\ \ 4. XXII. Kilin Kala Igeriketa zeharkaldia, Lekeition. \ \ XXII. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia izango dugu zapatu arratsaldez Lekeition. Bertan izango dira taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldi berriari jarraipena emanez. \ \ Zorte on guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide