Iñaki Etxeberria eta Maialen Sudupe igerilariek XIV Circuito Open Comunidad de Madrid txapelketa jokatu dute asteburuan Madrilen, eta Izarraitzeko igerilariek oso emaitza onak lortu dituzte han. Izan ere, bikoteak denbora oso onak egin ditu denboraldiko sasoirik garrantzitsuenean. Hona hemen horien lorpen esanguratsuenak: \
\
• Maialen Sudupek:\
\
- 50 bizkarren, 30:59 denborarekin, 4. postua, marka pertsonala eta 17 urtekoen eta absolutuen klubeko errekorra.\
- 100 bizkarren, 1:05:22 denborarekin, 5. postua, marka pertsonala eta 17 urtekoen eta absolutuen klubeko errekorra.\
- 200 bizkarren, 2:24:28 denborarekin, 4. postua eta marka pertsonala.\
- 50 tximeletan, 29:90 denborarekin, marka pertsonala eta 17 urtekoen errekorra.\
\
• Iñaki Etxeberriak:\
\
- 50 librean, 25:91 denborarekin 47. postua.\
- 100 librean, 56:74 denborarekin 46. postua.\
- 200 librean, 2:04:75 denborarekin 27. postua.\
- 50 tximeletan, 28:27 denborarekin 47. postua eta marka pertsonala.\
\
Zorionak eta segi lanean!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide