Badator Gaztetxearen urteurren festan urtero egiten den baltsa jaitsiera. Aurten, uztailaren 20an izango da Gaztetxearen 14.urteurrena, eta urtero bezala, baltsak plazan ikusgai egon ostean, 12:00ak aldera hasiko da baltsa jaitsiera. Dena den, aurrerago jakinaraziko dugu urteurreneko ospakizunaren egitarau zehatza.\
\
Iaz, 'Azpeitiyen zer?' izan zen baltsa jaitsierako gaia. Aurten, aldiz, honako hau izango da: 'Azpeitiye historiyen ziyer'. Beraz, hasi irudimena dantzan jartzen, eta baltsak prestatzeko ideiak botatzen. Eta, noski, hasi baltsak prestatzen!\
\
Uztailaren 20an ikusiko dugu elkar. Baltsak uretara!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide