Etxeko pasta egiteko tailerra eta jantoki soziala, gaur Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 5a, 10:07

Gaur, uztailak 5, hainbat ekintza izango da Esklabetako ezker hegalean. Goizean, 10:00etan hasita, etxeko pasta egiten ikasteko ikastaroa izango da. Modu horretan, beren kabuz pasta egiteko gaitasuna lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gainera, pastari laguntzeko hiru saltsa egiten ikasiko dugu.\ \ Ondoren, 13:30etik 15:00etara, jantoki soziala izango da, hamabostean behin egin ohi den bezala. Jantoki sozialera nahi eta behar duen pertsona oro bertara daiteke. Aste honetan, pasta ikastaroan egindako jatekoa izango da bazkaltzeko. Bertan ikusiko dugu elkar!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide