Mendia eta piraguak uztartuko ditu Lagun Onak MBk igandean egingo duen irteerak

Erabiltzailearen aurpegia \N

Goizean Elantxobe-Ogoño-Laga mendi ibilaldia egin eta arratsaldean piraguan ibiltzeko aukera. Biak egiteko modua izango dute igande honetarako, uztailak 14, Bizkaiko kostaldera prestatu dugun irteeran parte hartzen dutenek.\ \ Anbulatorio aurrean 09:00etan autobusa hartu eta Elantxobera joango gara. Hango portu polita ikusi ondoren, Ogoñoko gailurreraino (252 metro) igoko gara, eta handik Lagako hondartzara jaitsi, guztira 6,5 bat kilometroko ibilaldia osatuta. Bazkaldu ondoren, 16:00 aldera, piraguan ibiltzeko aukera edukiko du nahi duenak, Lagan.\ \ Irteeran parte hartu nahi dutenek osteguna baino lehen eman behar dute izena (piraguatan ibili nahi dutenek aukera hori zehaztuta), Lagun Onak MBren webguneko orrialde honetan: http://lagunonakmb.org/eu/berriak/403-piraguak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide