Zazpi Handiek Miarritzen egingo duten gailurra aztergai izango dute uztailaren 17an Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 9a, 10:35

Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an Miarritzen (Lapurdi) batuko dira AEB, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada eta Japoniako agintariak, miloika eta miloika pertsonen bizitzetan eragin handia duten erabakiak hartzeko. \ \ Gailur horren inguruan gogoeta egitea beharrezkoa ikusi dugu Elkar-ekinetik, eta horretarako G7 EZ! plataformako kidea den Joseba Alvarez gonbidatu dugu gailurraren gaineko azalpenak ematera. Hitzaldia uztailaren 17an izango da, Sanagustinen.\ \ Era berean, Elkar-ekin taldetik dei egin nahi dugu gailur honen aurka antolatu diren ekimenetan parte hartzera. Besteak beste, larunbat honetan manifestazioa egingo da Miarritzen, eta bertara joatera animatzen ditugu herritarrak.\ \ Hemen duzue gailur honen aurrean G7 EZ! plataformatik sustatu duen manifestua, zeina Euskal Herriko hainbat eragilek sinatu duten, tartean Elkar-ekinek:\ \ G7 ez! Bizitza erdigunean, elkarrekin mundu berri bat sortzen\ \ G7 maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek gerra hotzaren garaian sortutako taldea da (AEBk, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatua). Abuztuaren 24an, 20ean eta 26ean Miarritzen bilduko dira. Esan beharrik ez dago, Miarritzeko G7ko gailurra sistema kapitalistaren krisi anitz eta iraunkor baten erdian egingo dela, berau etengabeko ahaleginean eta, era berean, horrek guztiak eragiten duen elite kapitalisten arteko lehia eta tira-bira geoestrategiko handien artean.\ \ Bertan har daitezkeen neurriek herritar eta herri askori eragingo dizkigte, eta haiek ez lirateke inor izan behar gure izenean ezer erabakitzeko. Nortzuk dira G7ko partaideak planetako milioika pertsonen ordezkari demokratikoen iritzia kontutan hartu gabe, gure kaltetan izango diren erabakiak hartzeko? Ez dute inolako zilegitasun demokratikorik mundu osoari eragiten dioten gaietan erabakiak hartzeko. Beraz, G7aren izaera antidemokratikoa salatzea dagokigu, gailur horiek ordezkatzen eta gorpuzten baitute modu zuzen batean demokraziaren pribatizazioa bera.\ \ Demokraziaren pribatizazio horrek ondorio zuzenak ekarri ditu ongizate estatuaren ahultzean, horrek areagotu duen zaintza krisian, eskubide sozial askoren desagerpenean, sektore publikoari bankuen “erreskatearen” izenean inoiz egin zaion desjabetzerik handienean edota natur baliabideen ustiapen basatiaren areagotzean... Horiek eta beste hamaika adibidek eragin dute gizartean areagotzen ari den ezberdintasun edo arrakala sozialean. \ \ G7a frantziar hegoaldeko herr turistiko batean bilduko dela esango dute, \"probintziako hiri baten balioa azpimarratzeko eta hari ohoratzeko\" asmoz. Guk, aldiz, azpimarratuko dugu Miarritz bestelako etorkizun baten aldeko historia propio bat duen herria dela. \ \ Testuinguru honetan, deialdi hau izenpetzen dugun eragile sozial, sindikal eta politikoek, gure egiten ditugu honako aldarrikapenak:\ \ 1.Gailur horrek ordezkatzen duen sistema kapitalistaren salaketa irmoa egiten dugu. Salaketa hau, Euskal Herriko eragile zein herritarrok, kanpotik etorriko direnekin batera egin nahi dugu. G7aren izaera antidemokratikoa eta haren ondorioek gure bizitzetan izango dituzten eragin gordina salatzen ditugu, sistema pitzatzen hasteko arrakala bat irekitzeko. \ \ 2. Mundu berri bat eraikitzeko, egungoa eraldatzeko, alternatibak martxan daudela aldarrikatzen dugu. Bestelako alternatibarik ez dagoela dioten eta etorkizun distopikoak besterik eskaintzen ez diguten bitartean, guk ilusioa eta itxaropena zabaldu nahi ditugu. Sistema kapitalistaren aurrean, bestelako norabidea posiblea dela erakusten duten hainbat hausnarketa, ekimen eta egitasmo martxan daude Euskal Herrian. Abuztuan sustatuko ditugun ekimenak horien erakusleiho ere izango dira. \ \ 3. Gailurra izaera eta historia propioa duen herrian egingo da, Euskal Herria deitzen den herrian. Munduko beste herriekin eta sistema honen aurka borrokan dagoen ororekin elkartasunean aritu nahi duen herrian, hain zuzen ere.\ \ Era berean, abuztuaren 21tik 23ra egingo diren jardunaldiekin eta abuztuaren 24ean Irun-Hendaian egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu, eta herritarrak modu masiboan bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide