Zakilixutek Iñaki Elorza 'Txapas' kazetari azpeitiarrari eskaini dio gaurko 'Berria' egunkariko kontrazaleko tira. Herenegun, igandea, hartu zuen Txapasek erretiroa, hogei urtetik gora irrati esatari lanetan aritu ostean. Azken lanegunak Iruñeko sanferminetan egin zituen, Euskadi Irratirako hainbat emanaldi eskaintzen.\
\
Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketa egin zion Elorzari Uztarria aldizkariaren 2019ko uztaileko zenbakirako, eta elkarrizketan sanferminak beretzat \"bereziak\" izan direla adierazi zuen Elorzak. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa: https://uztarria.eus/aktualitatea/1562749909.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide